Páginas

miércoles, 12 de septiembre de 2012

ARABA EUSKADITIK KANPO AMESTEN ZUEN ALDERDIA

1989 urtean jaio zen Unidad Alavesa alderdi politikoa, PPtik banatuta. Sustraiak, ordea, historian atzera eginez aurkitu behar dira, Gasteizen gutxienez XIX. mendetik existitu izan den ildo baten jarraitzailea baita. Unidad Alavesaren dotrinaren zutabeak aipatzea nahikoa da alderdia noren oinordekoa den jakiteko: Araba ez da Euskadi, euskera ez da Arabako hizkuntza, Arabak Foru Erkidego bat behar du izan. Edo, beste modu batera esanda: abertzaleek Araba kolonizatu egin dute, herritarren borondatearen aurka. Horregatik aukeratu omen zuten Gasteiz Eusko Jaurlaritzaren egoitza izateko. Besteak beste, 1936ko altxamendu kolpista ospatu zuten arabarrak ez lirateke arrotz sentituko Unidad Alavesaren barnean. (klik egin-ver más)
Iñaki Larrañaga, zuzeu.com aldizkari digitalean

No hay comentarios:

Publicar un comentario