Páginas

domingo, 28 de octubre de 2012

"BI ARREBA" EMANALDIA ASTERTEAN IRUÑEAN


Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertso Aroa hasi da. Bertso-saioa izan genuen lehengo ostegunean. Etzi, asteartea, urriak 30, iluntzeko 20etan hasita, bertsoa eta pianoa uztarturik, Andoni Egaña eta Xabier Lizaso izango dira Iruñeko Gurutze Plazako Institutuan. Dohan. Gonbidapenak aretoan bertan banatuko dira, saioa hasi baino ordu bete lehenagotik.


Chopinzalea da Xabier Lizaso piano-jolea. Xenpelar gustuko du Andoni Egaña bertsolariak. Chopinek eta Xenpelarrek badute elkarrekiko antzekotasunik. Garai beretsuan bizi izan ziren. Biak ziren, bakoitza bere arloan, artista handiak. Biak izan ziren berritzaile. Biak ziren katolikoak. Biak ziren Estadurik gabeko nazioetakoak. Biek bizi izan zituzten garai politiko gatazkatsuak. Biak hil ziren gazterik, biak gaisotasunez ondorioz, bata 34 urterekin eta bestea 39rekin. Eta heriotza orduan, biek izan zuten ondoan…arreba.
Chopin eta Xenpelarrek ez zuten elkar ezagutu. Xabier Lizasok eta Andoni Egañak bai. Horregatik, bi mundu, bi obra, bi kultur-modu eta bi arreba ezagutu eta ezagutzera emateko ahalegina egin dute.  (Lanku)


No hay comentarios:

Publicar un comentario