Páginas

viernes, 12 de octubre de 2012

INKESTAK, ALIANTZAK, EGIA BAT ETA GEZUR BAT

Iñigo Urkulluk  badu Eusko Jaurlaritzako lehendakari izateko aukera asko, inkestek diotenez EAJk irabaziko baititu hauteskundeak eta, beraz, bakarka, EH Bildurekin edo PSE-EErekin gobernua osatzeko aukera asko du. Ez da ahaztu behar, alabaina, garai aldakorrak bizi ditugula maila guztietan, gogorrak herritarrentzat eta aldaketa eskaera handia dela politika munduarekiko. Hortik etor dakieke ezustekoa jeltzaleei. Kontrajarria dirudi herritarrek aldaketa nahi izatea eta gero EAJ hautatzea, euskal instituzioetan betikoa den alderdia, baina jeltzaleek ondo lortzen dute  hautesleei segurtasunaren irudia igortzea. Hori Eusko Legebiltzarrerako hauteskundez hauteskunde ematen den fenomenoa da, baina oraingoan gainera, hersturak Patxi Lopez higatu du eta ez Urkullu.
Xabier Letona, ARGIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario