"Iraul'story” izeneko kabalkada izango da igande honetan (16:30) Itsasuko plazan. 1789ko Frantziako Iraultzaren inguruan Beñat
Lazkanok idatzitakoa da emanaldian interpretatuko duten testua. Guztira120
dantzarik, 35 aktorek eta bi bertsolarik hartuko dute parte.
Kabalkada edo tobera deitzen den emanaldi honetarako gaia Xabier Itzainari
bururatu zaio. Bere ustez “errepresio handia” jasan zuen Itsasu udalerriak.
Bestalde, Lazkanok azpimarratu du hizkuntzaren problematikaz ere idatzi duela,
eta hala, iragana eta oraina islatuko ditu aurtengo emanaldiak. Gaiak ironiaz
landuko dituzte eta modu dibertigarri batean eskainiko dituzte. Toberaren
berezitasunetako bat uxerra hiltzea eta berpiztea da, Zuberoako maskaradan Pitxurekin egin ohi den moduan.
Bertsolariek agerraldi bakoitzaren amaieran gai librean abesten dute zati
bakoitzari buruzko aipamenak egiteko. Gilen Hiribarren dantza koordinatzailearen
esanetan “Toberak dira alde kritikoa, eta dantza alde polita. Dantzak itxura
noble bat ekartzen dio kabalkadari”.
ARGIA
ARGIA