Páginas

sábado, 23 de marzo de 2013

XABIER SILVEIRA, NAFARROAKO TXAPELDUN

Xabier Silveira izan da gaur Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatu den Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaren garailea. Lesakarren atzetik, Julio Soto, Erika Lagoma eta Eneko Fernandez sailkatu dira eta lau hauexek izango dira udazkenean hasiko den Euskal Herriko Txapelketa nagusira pasako direnak. 

Lehen bi sailkatuen aldea 20 puntutik gorakoa zenez, gaurkoan ez da buruz burukorik izan eta zuzenean izendatu dute irabazlea, gaur Bittor Elizagoienek ezarri dionarekin Nafarroako zazpi txapel lortuta dituena (lehena 1997an Sunbillan eta azkenaurrekoa 2009an Elizondon). 1.500 bertsozale sutsu elkartu dira Anaitasunan, giro ezin beroagoan. Hauxe izan da gaurko ikuskizunak eskaini duen albisterik onena.

argazkia: Berria.Info

No hay comentarios:

Publicar un comentario