Páginas

lunes, 8 de abril de 2013

EUSKALERRIA IRRATIKO AKZIODUNEK DIRUA EMAN EGITEN DUTE, IRABAZI ASMORIK GABE

Diario de Navarra egunkariak Euskalerria Irratiari eta Uxue Barkosi buruz argitaraturiko informazioaren harira, Euskalerria Irratia editatzen duen Iruñeko Komunikabideak SA enpresak honako ohar hau karrikaratu du:

1. Euskalerria Irratiaren ibilera ekonomikoaren oreka hautsi zuten Madrildik Industria Ministerioak eginiko zigor espedienteak eta horren ondorioz ordaindu behar izan genuen 30.000 euroko isuna. Emititzeko eskubidea aitortu gabea edukitzeak ekarri zuen ondorioa izan zen isun hura. Iruñeko Komunikabideak SAk kapital hedapenaren formula erabiltzea erabaki zuen isun hori ordaintzeak eragindako egoera orekatzeko. Beste 122 euskaltzalek bezala, Uxue Barkosek isuna ordaindu ahal izateko dirua eman zuen. Bere izenean sei euroko 200 akzio errejistratu ziren, 2012ko apirilean eta maiatzean. (klik egin-ver más)

No hay comentarios:

Publicar un comentario