Páginas

martes, 1 de octubre de 2013

EUSKARAREN EGOERA AZTERGAI IKAS-ZABALTZEN TREBAKUNTZA ESKOLAN

Uda pasata, Ikas-Zabaltzen, Zabaltzen elkarteko Trebakuntza Eskolak bere saioei ekin behar die berriro. Heldu den ostiralean, urriak 4, egingo da ikasturte berriko lehen saioa. Orain arte egin ohi den bezala, Iruñeko Hizkuntza-Eskola Ofizialeko ekitaldi-aretoan izango da, arratsaldeko zazpietan hasita.

Euskara  izango da lehen saio honen aztergaia. Bere garapen historikoa Nafarroan, azken hamarkadotako egoera, ofizialtasunaren esanahia, Foru Hobekuntzak bere 9.garren artikuluak horri buruz dioena, Euskararen Legeak ezarritako zonifikazioa, eremu mistoko koofizialtasun mugatua, legea eraldatzeko prozedurak eta gainerako erronkak….izango dira bertan jorratuko diren azpigaiak. Gure hizkuntzaren inguruko mugimenduetan diharduten hizlariak izango ditugu: Jose Luis Mendoza, Xabier Epaltza eta Aitor Lakasta. Moderatzaile-lanak Angel Errok egingo ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario