Páginas

sábado, 19 de octubre de 2013

GEROA BAIK BIHAR NAFARROA OINEZEN PARTE HARTZERA DEI EGITEN DU

Geroa Baik igande honetan Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinezen parte hartzera dei egiten du. Koalizioak Argia Ikastola Erriberan euskararen alde egiten ari den izugarrizko lana azpimarratu du eta familiei euskara ikasteko jartzen ari zaizkien oztopoak errefusatzen ditu.
Aldi berean, Geroa Baik baiesten du euskara Nafarroako berezko hizkuntza bat dela, eta horren ondorioz, nafar guztion ondarea. Horregatik hain zuzen, Foru Administrazioak herritar guztiei eskubide berberak aitortu beharko lizkieke non bizi diren kontuan hartu gabe. Herritar guztiek beharko lukete euskara ikasteko eta erabiltzeko eskubide berbera. Nafarroa osoan ofizialtasunak herritar guztien berdintasuna bermatuko luke, eta behingoz, biztanleria euskalduna zigortu duen bazterreratze historikoa bukarazi.
Guzti honengatik, Geroa Baik dei egiten du Tuterara joateko, Nafarroa Oinezen parte hartuz eta Argia Ikastolari laguntza emanez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario