Páginas

lunes, 4 de noviembre de 2013

UMEENTZAKO ANTZERKIA BIHAR TAFALLAN

Kri Kra Kro antzelanak unibertso delikatu bat deskribatzen du, non bizitza irudien edertasunaren eta aktoreen jokoen kalitatearen bidez adierazten den. Belgika, Frantzia, Italia eta Irlandako jaialdi eta programazioetan izan da, eta bihar asteartea,  Tafallako Kultur Etxean ikusi ahal izango dugu euskaraz arratsaldeko 6etan 3 eta 6 urte bitarteko haur nahiz familiei zuzenduta dagoen kuskizun hau. 

Kri Kra Kro Gasteizko Paraiso antzerki talde sarituak eta Belgikako Guimbarde antzerki taldeak elkarrekin sortutako lana da. Ikuskizunak bi pertsonaiek eremu ezezagun baten barna egiten duten bidaia kontatzen du. Eremua irudiz eta soinuz beteta dago eta haurrei mundua aztertzeko eta gozatzeko aukera emango die, ez bakarrik behatzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario