Nafarroako Mendi Federazioak urtero antolatzen duen Mendigoizale Egunak 49 urte betetzen ditu. Aralarko Saintutegia izango da berriz ere guztion bilgune abenduaren 22an. Mendi klub bakoitzak abiapuntu ezberdina aukeratuko du -Baraibar, Errazkin, Lakuntza, Larraitz, Intza, Uharte Arakil, Madotz, Amezketa....-, baina San Migel izango dute denek helmuga. 10:45etan hasiko da meza, Mikel Garziandia apaizak emango duena. Ondorenean, hamaiketakoari ekingo diote, eta ordu baterako bukatuko da festa. Ea eguraldiak laguntzen duen mendizale guztion gozagarri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario