Páginas

martes, 17 de diciembre de 2013

"81 AMAMA" DOKUMENTALA TAFALLAN HURRENGO OSTIRALEAN

"81 amama" dokumentala Tafallan aurkeztuko da hurrengo ostiralean, abenduak 20, 19:00etan, Liburutegi Publikoko erabilera anitzetarako gelan, Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta. Jarraian, ikusitakoaz hitzegiteko aukera izango da.

"81 amama" dokumentalak XX. mende hasieran jaiotako amonen bizimodua hartzen du aztergai moduan, eta zehazkiago nekazal bizitza tradizionala bertan behera utzi zuten amonen eta haien biloben arteko transmisioa. Material gisa amon-biloba horien memoria indibidual eta kolektiboak erabiltzen ditu. Dokumentala "kultur transmisioa eta euskalduntasuna ulertzeko moduen hausnarketa bat da, euskal emakumearen inguruan eraikitako iruditegiari buruzko proiektua".

No hay comentarios:

Publicar un comentario