Páginas

martes, 13 de mayo de 2014

EUSKARAREN EGUNA GOÑIBARREN

Udalerri bakanak egongo dira Nafarroan Goñibarrek duen hainbesteko altueran kokatuak. Eta oso gutxi, baita ere, hau bezain zoragarriak direnak. Hilaren 24ean Euskararen Eguna ospatuko dute bertan. Aukera ederra batez ere bertara inoiz inguratu gabekoentzat bere bost herrixkak -Goñi, Munarritz, Azantza, Aizpun eta Urdanotz- bisitatzeko. Erroldan berrehun lagun baino gutxiago dira gaur egun. Baina ibarrak bizirik dirau, horrelako eguna antolatzeko grina izateak erakusten duen bezala. 

Euskal Herriko erdigunea urruti gabe dagoenez, harako mendi martxa batekin ekingo diote festari goizetik, 8'30ak aldera. Hamaiketakoaren ondoren, ekitaldiak horrela joango dira: 11:30-Txalaparta; 12:00-Aizkolariak; 13:30-Txikientzako bazkaria; 14:00-Herri bazkaria; 15:30-Bingoa; 16:00-Joxe Anjel Orkesta; 17:00-Kaito Magoa; 18:30-Dantzariak; 20:00-Rantxerak Los Txarrosekin; 22:00-Afaria; 00:30-Alaiki Taldea. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario