Páginas

lunes, 12 de mayo de 2014

"EZ ZEN DIRUAGATIK" LIBURUAREN AURKEZPENA

Ana Jakak bere lehen nobela "Ez zen diruagatik" aurkeztuko du ostegunean, maiatzak 15, arratsaldeko zazpietan, Iruñeko Elkar Aretoan (Comedias 14). Xabier Mendiguren editorea ere bertan izango da.

Protagonista nagusia Olga da, 45 bat urteko emakume zakar eta zabar samarra, ez lanik, ez dirurik duena, etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua dagoena. 

Andoainen jaioa da Ana Jaka, eta Iruñean bizi da aspalditik. Kazetaritzan lizentziatua, liburuen banaketa eta promozioan lan egiten du. Poesia idatzi izan du, gaztelaniaz gehienbat, hainbat sari irabaziz eta antologiatan parte hartuz. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario