Páginas

lunes, 30 de junio de 2014

SEXU ERASOEN AURKAKO KANPAINAN BAITA KAZETARIAK ERE

Iazko txupinazoan izan ziren emakumeen aurkako erasoen harira jarri dute abian sexu erasoen aurkako kanpaina. Urtarrilean, Sanferminak Berdintasunez taldea sortu zuen Iruñeko Emakumearen Udal Kontseiluak. Lehen aldia da Iruñean sanferminetan izaten diren erasoen aurkako ekinbide bat abian jartzeko halako talde bat eratzen dena. Bilera horietan parte hartu dute, hainbat eragileren artean, Gora Iruñeak eta Bilgune Feministak.
Kanpainak bost helburu nagusi ditu: eragileen artean adostasuna lortzea, larrialdi zerbitzuetako telefonoen berri ematea, sexu erasoa jasan duten emakumeak artatzen dituzten udaltzainen formakuntza hobetzea, babes zibileko langileei informazioa helaraztea eta hedabideetako langileak formatzea eta sentsibilizatzea.
Euskalerria Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario