Páginas

miércoles, 27 de agosto de 2014

EUSKAL SELEKZIOA LEHEN ALDIZ OFIZIALKI LEHIATUKO DA LUR GAINEKO MUNDUKO SOKATIRA TXAPELKETAN

Euskal sokatira selekzioa Madisonen da jadanik (AEB). Ez da Euskal Herriko mugak gurutzatzen dituen lehen aldia, baina bai bidaia modu ofizialean lehiatzeko egiten duen lehenengoa. Lur Gaineko Munduko Sokatira Txapelketa jokatuko da gaurtik igandera, eta, dominaren bat irabaziz gero, ikurrina igoko dute, TWIFeko (Nazioarteko Sokatira Federazioa) beste edozein kidek bere bandera igoko duen bezala. «Motibazio berezi hori sumatu dugu. Ofizialki gure izenean lehiatzeak ilusioa egiten die tiralariei». Jone Zarragarena da azalpena, Euskal Herriko Federazioak (EHFK) TWIFen duen ordezkariarena.
BERRIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario