Páginas

miércoles, 15 de octubre de 2014

"BUAH, TXABAL" ANTZEZLANA OSTIRALEAN TAFALLAKO LA KOLASAN

Antzerkiarekin hitzordua dute ostiral honetan, urriak 17, gaueko 9:00etan hasita Tafallako La Kolasa gaztetxean. Jon Zubiaga aktoreak Unai Iturriagak idatzitako 'Buah txabal' obra eskainiko du inguratzen diren guztientzat, Tafallako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta.

Garikoitz Kortabitarte 'Beti', 20 urte bueltako gazte bat da. Goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtzea halako tragedia? Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, gazte horrek euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia estremo baten lekuko egingo gaitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario