Seigarren ediziora ailegatu da bi urtetik behin egiten den Izeta sariketa. Aurten indartuta dator bertso sariketa, inoizko parte-hartzaile kopururik handiena izanen baitu, hemezortzi bertsolarik hartuko dute parte. Horren ondorioz, lau saio izango ditu aurtengo edizioak, hiru kanporaketa eta, ohi denez, Elizondon jokatuko den finala.
Hiru kanporaketak, azaroaren 14an jokatuko dira, Arbizu, Iruñea eta Arribe-Atallun. Arribe eta Iruñeko saioak 20etan jokatuko dira eta Arbizukoa, berriz, 21:30ean. Kanporaketak merendu batekin lagunduta egongo dira eta sarrera librea da. (klik egin-ver más)
Bertsozale Elkartea
No hay comentarios:
Publicar un comentario