Páginas

viernes, 23 de enero de 2015

KORRIKAK MARTXOAREN 26AN ZAPALDUKO DITU NAFAR ERDIALDEKO BAZTERRAK

Korrika arduradunek eman dute azkenean jakitera martxoaren 19an Urepeletik abiaturik 29an Bilbon amaiera izango duen 19.garren edizioak  izango duen ibilbidea.

Egun bakar batez zeharkatuko du gure eskualdea, martxoaren 26an, osteguna, hain zuzen, eta herri gehienak ukitu gabe pasako da oraingoan. Beraz, aurreko edizioetan baino ibilbide laburragoa egingo du gurean eta askotxo izango dira goibeltzen ibili gabe euskararen aldeko oihuak ateratzera beste norabait joan beharrean izango direnak.

Bezperan Arabar Errioxako Guardian hasi eta Milagroraino Ebroren ondotik beti, hegoaldera joko du Tuterako merindadeko herri gehientsuenei bisita egiteko. Gero kontrako norabidea hartuz Caparrosora (16:23) iritsiko da. Hortik Murilletera (17:20), gero Pitillas (17:47), Beire (18:12) eta Erriberri (18:38) zeharkatuta Tafallak (19:20) egin ohi dion harrera hunkigarriaren bila. San Martin Unx (20:41) izango da eskualdeko azkena, jarraian Lerga, Eslaba eta Irunberritik barrena Zaraitzu aldera segitzeko.

Laster dator Korrika, "euskahaldun" leloarekin, euskaltzale guztion gozagarri. Ttipi ttapa, ttipi ttapa..........

No hay comentarios:

Publicar un comentario