Páginas

viernes, 13 de febrero de 2015

ZUBIRIN JOKATUKO DA IGANDEAN NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO HIRUGARREN FINAL-LAURDENA

Txapelketak segida izango du igandean, Zubiriko Gautxori jatetxean egingo den hirugarren final-laurdenarekin. 17:30ean hasita, sei bertsolari igoko dira oholtzara: Oskar Estanga, Saioa Alkaiza, Joseba Beltza, Amaia Elizagoien, Sarai Robles eta Aimar Karrika.
Bertsolarien artean, Sarai Robles barañaindar gazteak bere lehen parte-hartzea izango du txapelketan. Joseba Beltza etxarriarra berriz, urte luzez lehiatik kanpo egon ostean berriz ere itzuliko da Txapelketara eta besteak beste azken edizioko bi finalista igoko dira taula gainera; Oskar Estanga eta Aimar Karrika. Amaia Elizagoien oronoztarrak bigarren parte-hartzea izango du eta Saioa Alkaiza iruindar bertsolariak berriz, bosgarrena.
Ainara Ieregi aurkezleak gidatuta, martxoaren 8an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratuko du lehen sailkatuak.
Saiorako sarrerak aldez aitzinetik www.bertsosarreak.eus atarian edo Gautxori jatetxean bertan eskuratu daitezke sei eurotan, lau eurotan Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Takila berriz, arratsaldeko 16:00etan zabalduko da aretoan bertan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario