Páginas

viernes, 5 de junio de 2015

"GALDUTAKO OBJEKTUAK", MIKEL ZABALZAREN KASUAREN INGURUKO PROIEKTUA AURKEZTU DUTE

Mikel Zabalzaren heriotzetik 30 urte betetzen direnean, bere kasuaren inguruan egin duten ‘Galdutako objektuak’ proiektu dokumentala aurkeztu dute Iruñeko Katakrak gunean. Bertan ‘Zabalza kasua’ deritzona eta torturak Euskal Herrian izan duen inpaktua uztartuko dituzte.
Ahotsa.info, Eguzki Bideoak, Filmotek, Piztu.info eta hainbat norbanakok hartuko dute parte eta 2016ko irailean prest izatekotan direla aurreratu dute. «Dokumental honetan Zabalza kasuarekin lotutako oro kontatu nahi dugu, bizi izan zutenei gogoratu eta gazteei eta deus ez dakitenei honen berri emateko», azaldu du Miguel Angel Llamas, ‘Pituk’. 
naiz.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario