Páginas

martes, 8 de septiembre de 2015

DIARIO DE NAVARRA, D EREDUA NAFARROA OSOAN ESKAINTZEAREN ALDE

Iritsi da aldaketa Nafarroako egunkari irakurrienera. Urteetan, eremu “ez-euskalduneko” guraso askok egunero-egunero urruti eraman behar izan dituzte haurrak, euskaraz ikas zezaten, ikastola hurbilenera edo eremu mistora. Betiere, garraioa eta jantokia beren kontura zela. Eta Diario de Navarrak ez du txintik ere esan. Joan den irailaren 5ean, berriz, gauzak oso argi esan ditu editorialean: “Gurasoek eskubidea dute beren seme-alabendako hezkuntza eredua aukeratzeko, eta kontseilariak eskubide hori errespetatu behar du”.

Jakina, ez zituen gogoan guraso eta haur nafar horiek. Inporta zaion bakarra ingelesa eta PAI eredua dira, bere ustez arriskuan baitaude. Hala ere, nahi gabe bada ere, D eredua Nafarroa osoan eskaintzearen alde egin du.
“La clave política para paralizar el PAI” du izenburua editorialak, eta honela bukatzen da:
“Ingelesa eta euskara ez dira elkarren etsaiak. Gurasoek eskubidea dute beren seme-alabendako hezkuntza eredua aukeratzeko, eta kontseilariak eskubide hori errespetatu behar du, inposiziorik gabe, sektarismorik gabe. Horixe baino ez.”
Naparroan

No hay comentarios:

Publicar un comentario