Páginas

domingo, 20 de septiembre de 2015

NAFARROAKO DIPUTAZIOAK 1958.AN EUSKARA ERABILTZEA SARITZEN ZUEN

Sinesteak lanak ditu. Santiago Urrutia ume mezkiriztarrak diploma bat jaso zuen 1958an, euskara ezagutu ezezik, erabiltzen omen zuelako. Eta saria nork eman, eta Nafarroako Diputazioak, frankismo gogorrenaren garaian, bete betean. Debeku eta zigorren poderioz hizkuntzaren erabilera eremua nabarmen murrizteko helburua lortuta, garaiko foru erakundeko zenbait kidek eskua pittin bat irekitzea agian komeni zela pentsatu zuen. Nork esango zien orduan erroibartarrei frankismoaren ondoren are eta jarrera gaiztoagoak ezagutuko zirela euskararekiko?

No hay comentarios:

Publicar un comentario