Páginas

martes, 6 de octubre de 2015

ANTZIN ETA VILLATUERTAKO UDALEK EREMU MISTOAN SARTZEKO ALDARRIKAPENA ADIERAZI DUTE

Azken egunak eromenezko erritmoan joan dira. Nafarroako Gobernu berrian euskararekiko jarrera berria sumatzen da eta honek ekarri du hainbat udalerri eta eskola aitzindari bilakatzea Lizarraldean. Jadanik hiru udalbatzatan, bederen, jorratu da herria Eremu Ez Euskalduna delakotik Eremu Mistora pasatzeko mozioa. Oteitzako kasua joan den asteazkenean ikusi genuen, baina aurretik oharkabean pasatu zitzaigun Antzingo udal txikiak, 400 biztanle ingurukoa, orain bi asteko udalbatzan aho batez erabaki zuela Eremu Mistoan sartzeko eskaria.
Joan den astean Villatuertako udalaren txanda izan zen, 1000 biztanle pasatxo dituen eta Lizarra ondoan dagoen herri honetako udalbatzan bost zinegotzik baiezko bozka eman zuten eta PSN-ko lauk abstentziora jo zuten. Villatuertak ere, beraz, Eremu Mistoan sartzea eskatu du.
lizarbeibar.wordpress.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario