Páginas

miércoles, 14 de octubre de 2015

HASI DA NORABIDE BERRIA

Horma bat. Nafarroan euskara nolako egoeran dagoen erakusteko, irudi hori erabili zuen joan den apirilean Kontseiluak, aldaketa eske Iruñean eginiko ekitaldian. Harresi bat, euskarari aurrerabidea mozten ziona. Aldaketa handiak izan dira ordutik. Gobernu berriak euskara zokopetik ateratzeko hitza eman du. Hezkuntza da gakoetako bat. Euskarazko irakaskuntza herrialdeko sare publiko osora hedatuko dute irailean, Euskararen Legea aldatu zutenean ezarri zutenez. Jada hasi dira aldaketak, ordea: hiru herritan, euskarazko D eredua lortu dute, UPNren gobernuek urte luzez ukatutako aukera. Eta, giro horretan, pausoak ematen hasi dira udalak: eremu ez-euskalduna utzi eta mistora pasatzeko eskatu dute Antzinek eta Villatuertak. Litekeena da udal gehiagok ere eskari berbera egitea. Horma pitzatzen hasi da. (klik egin-ver más)
Garikoitz Goikoetxea, BERRIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario