Tafallako Udalak, bere Euskara Zerbituaren bidez, antolatu du Gazteentzako II. Literatura Lehiaketa euskaraz. Aurtengo irabazleak honako hauek dira:
o Aimar Alcuaz Zabalza (DBH 2) “Nire bihotzean betirako” lanagatik
o Naiara Mugica Lekuona (DBH 3) “Liburua” lanagatik
o Naroa Villar San Martin (DBH 4) “Ezezagun bati eskutitza” lanagatik
o Amaiur Esparza Ruiz (21-30 años) “Malko baten bila” lanagatik
Sari banaketa ekitaldia azaroaren 27an, ostiralarekin, izango da iluntzeko 20:30etan Tafalla Kultugunean. Bertan sari banaketaz gain, Oskar Estangaren emanaldia entzun ahal izango da: musika, bertsoak, hip hop…
“ERRIMATUZ GARENERA ARRIMATUZ”. Oskar Estangaren proiektu honek musika, hip-hop, bapatekotasuna tartekatzen ditu gitarra eta kantuen bitartez. Publikoari zuzentzen zaio hainbat gairi buruz galdetzeko, bizitzari buruz solasteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario