Páginas

lunes, 30 de noviembre de 2015

"JON SALABERRI" ERREPORTAJEA, GAUR GAUEAN, ETB1EAN

Hogei urte bete dira HIESaren kontrako borrokan aitzindari ausart izan zen Jon Salaberriren heriotzetik, eta gaur gauean, ETB1ek bere bizitza eta borroka bilduko duen Jon Salaberri erreportajea eskainiko du.
Salaberriren inguruko hainbat pertsonen testigantzak jasoko ditu erreportajeak: Idoia Salaberri arreba, Aitor Iturriaga eta Txerra Bolinaga lagunak, Domi Korta eta Josu Unanue lagun eta lankideak, eta horrez gain, Jose Manuel Agud medikua, eta Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiak ere Salaberriren gaixotasunaren kontrako borroka gogoratuko dute.
Horrez gain, artxibo-irudiek Jon Salaberriren borroka nolakoa izan zen azalduko dute, emandako prentsaurrekoak, berak egindako zuzeneko adierazpenak, herriko plazan biribilketan herritarrez inguratuta, omenaldia jasotzen, etab. Horrez gain, 'Rifi-Rafe' telebista saioan izandako agerpenak eta Maider Egues kazetariak hil baino hilabete batzuk lehenago egin zion elkarrizketaren tarte batzuk errekuperatu ditu saioak. Bertan, Salaberrik neke handiz hitz egingo du bizitzaren ederraz.
Erreportajeak 2015eko Rikardo Arregi kazetaritza Saria jaso du, eta Goiena Telebistak ekoiztutako erreportajea da. ETB1en gaur izango da ikusgai, 23:00etatik aurrera.
eitb.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario