Páginas

martes, 10 de noviembre de 2015

UXUE BARKOS MIKEL ZABALZARI GARRALDAN EGINGO ZAION OMENALDIAN IZANEN DA AZAROAREN 21EAN

Hogeita zazpi urteko ibilbidean lehendabizikoz, gaur Euskalerria Irratian foru lehendakari bat elkarrizketatu dugu gure estudioetan: Uxue Barkos.
Polemika zenbait badira: asteburuan suhiltzaile lanetan sumatu zaitugu, Lan Eskaintza Publikoaren kontura pizturiko sutea itzali nahian.
Azkenean gobernu bat zuzentzeak suhiltzaile lan pixka bat dakar. Batez ere batzuek gauzak desbideratu nahi dituztenean, are gehiago hauteskunde aurre-kanpaina batean gaudela. Horretan ari gara.
425 irakasle plaza proposatu dituzue, %70 euskaraz. Hori euskara ez dakitenentzat baztertzailea dela salatu dute UPNk, PSNk, PPk eta baita Izquierda-Ezkerrak ere.
Gertuko kideak ere ari dira kritika egiten, eta horrela izan behar du. Egoera politiko sendo bat adierazten du. Gobernuak bere lana egin behar du, nahiz eta Parlamentuan kideen kritikak jaso. Horretan gaude.
Lan Eskaintza Publiko hori oraingoz proposamen bat da, sindikatuen mahaira eramandakoa. Eta ikusi beharko dugu sindikatuek lehendabizi eta Parlamentuak gero zer esaten duten, eta kontuan hartuko dugu, nola ez.
Lan eskaintza honen proposamena erabat teknikoa da, eta teknikoek proposatuta. PAIren [ìngelesezko programaren] aurrera egiteak gazteleraz soilik dakiten irakasleen plazak bertan behera uzten ditu, eta momentu honetan eszedente bat dago. Nire galdera da orain hain kritika sutsuak egiten dituzten sindikatuek zergatik ez duten protesta egin azken hamar urteotan PAI ezartzeko ingelesa zekiten irakasleak kontratatu dituztenean, eta gazteleraz soilik zekitenak bazterrean utzi dituztenean. Lehen kontratazioa zen eta orain lan eskaintza publikoa, baina egoera berdina da, eta ez genuen kritika bakar bat ere entzun. Zentzu horretan, oso kritika artifizialak dira, oso polemika artifiziala.  (klik egin-ver más)
Euskalerria Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario