Páginas

miércoles, 11 de noviembre de 2015

ZUZENKETEZ GAIN, EUSKARA BATURAKO ERA HOBETSIAK ERE BADITU XUXENEK

Orain hogei urte baino gehiago jarri zuten martxan euskarazko testuetarako Xuxen zuzentzailea, eta azken bertsioa aurkeztu dute Elhuyarrek eta Euskal Herriko Unibertsitateko IXA taldeak.
Gaurkotu egin dituzte zuzentzailearen datu baseak; Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua eta Elhuyarren hiztegiak hartu dituzte horretarako. Hiru zuzenketa klase egingo ditu Xuxen berrituak:
1. Akats ortografikoak. Oker idatzitako hitzak gorriz azpimarratzen ditu, eta ordain zuzena proposatu, azken arauetara egokituta. Adibidez, konbidatu hitzaren partez, gonbidatu jartzeko esaten du.
2. Hobetsiak. Euskaltzaindiak onartutako hitzak baina Hiztegi Batuan beste forma hobetsi bat dutenak azpimarra berdearekin agertuko dira. Adibidez, ainitz hitza azpimarratuko du berdez, eta anitz emango du hobetsi gisa.  (klik egin-ver más)
berria.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario