Astebeteko etenaldiaren ondoren, otsailaren 19an berriro jarriko da martxan Bardoak, Nafarroako taldekako txapelketa eta martxoaren 5era bitarte sei saio jokatuko dira Barañain, Leitza, Iruñea, Igantzi, Etxarri-Aranatz eta Beran.
Lehenengo fasetik sailkatutako sei taldeak binakako ligaxkatan elkartuta, joan-etorriko saioetan arituko dira eta horietatik hiru talde pasako dira martxoaren 19an Etxarri-Aranatzen jokatuko den finalera.
Honakoa da bigarren faseko egutegia: (klik egin-ver más)
bertsozale.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario