Páginas

martes, 28 de febrero de 2017

PAN-NABARRISMOAREN AHULEZIAK

Azken urteotan mugimendu ideologiko berri bat sartu da euskal eremu politikoan, hainbat sektore abertzaletan nolabaiteko onarpena lortu duena: pan-nabarrismoa. Labur esanda, mugimendu politiko honek –historiaren interpretazio oso berezia egiten duena– euskal nazioa edo Euskal Herria arlo politikoan Erdi Aroko Nafarroako Erresumaren jarraipena besterik ez dela onesten du, 1512an gaztelauek konkistatu zutena. Zazpi euskal lurraldez mintzatzerakoan, pan-nabarristek «Nafarroa Osoa» aipatzen dute. Muturrera eramanda, ideologia pan-nabarristak suposatzen du –de facto– euskal herritar guztiok nafarrak garela, eta Lekeitio, Laudio edo Maule Tafalla, Elizondo edo Tutera bezain nafarrak direla. Mantra horren errepikapenak lortu du gure gizartearen hainbat sektore abertzaletan pan-nabarrismoa errotzea.
Mugimendu honen abiapuntua 1998an dago. Urte hartan, Tomas Urzainki abokatu nafarrak “La Navarra marítima” izeneko liburua kaleratu zuen, ideologia pan-nabarristaren oinarriak finkatzen dituena. Data horren aurretik, nabarrismoaren apologia egitea eskuin fatxa, unionista eta antieuskaldunaren kontua zen. Urzainkiren liburuak klixe horiek apurtu eta nabarrismo berri bat proposatzen du, abertzalea, Nafarroaren hegemonia politikoa Euskal Herriko beste lurraldeen gain ezartzen duena, eta Euskal Herria kontzeptu kultural gisa –soilik– ulertzen duena. Liburuak eskola egiten du eta beste nafar egile batzuk agertzen dira gaiari punta ateratzen diotenak, liburu gehiago argitaratuz. (klik egin-ver más)
Jon Iñaki Odriozola, GARAn

1 comentario:

  1. Iraingarria. Gure herriko intelektualen maila horrela izatekotan jai degu independentia lortzeko. Betirako kastellanoak. Ez dago beste irtenbiderik. Bainan zertan zaudete esaten Nafarroako erreinuaren historioa jauntxo eta erregearen arteko liskarrak besterik ez zela. Bainan hainbesterainoko memelokeria esaten...joder, gelditzen naiz Sanchez Albornoz, Menendez Pidal eta españolista xumek esaten dutenekin: "los vascos no habeis tenido historia, y la única que habéis tenido ha sido bajo el imperio de España". Eta hauxe bera aditu nion Inestrillasi duela gutxi Trebiñora mitin bat ematera etorri zenean.
    Bere historiari muzin egiten dion herriak ez du etorkizunik. Bapo!!!
    Ez adiorik.

    ResponderEliminar