Páginas

domingo, 5 de febrero de 2017

TAFALLAN ABIATUKO DA 43. NAFARROAKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Tafallako Kulturgunea izango da aurten Nafarroako Bertsolari Txapelketari hasiera emango dion kanporaketaren jokalekua. Otsailaren 18an izango da bertan lehen final-laurdena, honako partehartzaileekin: Iban Garro (Lesaka, 1974); Iñigo Olaetxea (Lesaka, 1975); Julio Soto (Gorriti, 1987); Kotte Plaza (Irurita, 1985); Mikel Lasarte (Barañain, 1996) eta Sahats Aleman (Artika, 1981). 17:30etan ekingo diote saioari.

Inoizko parte hartze handienarekin datorren 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketa honetako gainerako saioak Auritzen (otsailak 19), Lakuntzan (otsailak 26), Iruritan (martxoak 4), Uharten (martxoak 5), Beran (martxoak 18), Antsoainen (martxoak 19), eta Agoitzen (martxoak 26) jokatuko dira.  Eta apirilaren 8an, final handia Iruñean. 35 bertsolarik eman dute izena txapelketarako, inoiz izan den partehartze kopururik aberatsena. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario