Páginas

domingo, 19 de marzo de 2017

"EZ DOK HIRU" ASTEAZKENEAN TAFALLAN

Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen  ikuskizuna. “Ez dok Hiru”-ren proposamen teatral berria duzue hau. Ez Dok Hiru" eszenatokietara itzuli da, Euskal Herriko  imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdo eta dibertigarria  eskaintzeko. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko  musikaren indarra gehiturik.
Publiko helduari zuzendutakoa, umorezkoa, euskaraz. Patxo Telleriak  testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean  antzezteko duten estilo paregabearekin. "

Emanaldia, Korrika Kulturalaren barruan: Martxoak 22, Tafallako Kulturgunean, 20:30etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario