Páginas

martes, 18 de abril de 2017

BEATRIZ CHIVITE EZKIETA POETA IRUÑEARRAK "PEKINEKO KEA" ARGITARA EMAN DU

Duela bost urte, Pekinen ikasten ari zela egindako poema-bilduma saritu zioten eta orain argitara eman du.

Iruñean 1991ean jaioa, oinarrizko ikasketak Burlatan egin zituen, eta batxilergo internazionala Duinon (Italia). Harrezkero askoz denbora gehiago eman du urrutiko parajeetan etxe aldean baino. 2012an lortu zuen lehenengo poesia-saria eta geroztik beste hiruzpalau eskuratu ditu. Orain "Pekineko kea" olerki-liburua publikatu dio Pamiela etxeak.

Zure liburu honetako poemak Pekinen bertan idatziak izan ziren, ezta?
Ez da argitaratzen den nire lehenengo liburua, baina bai idatzitako lehena. Aurretik "Metro" publikatu zen, nik idatzitako bigarren poemategia. Hainbat arrazoirengatik hasi nintzen idazten Pekinen nengoela; alde batetik, eguneroko moduan idazten nuen, poemak idatzi aurretik bidaien egunerokoak idazten bainituen. Agian, hori ere bada "Pekineko kea"; hango sentipenen dokumentazioa. Bestalde, hainbeste urte eman ondoren atzerrian, euskara-maila galtzen ari nintzela sentitzen nuen, lagun batzuekin ingelesez, gurasoekin gaztelaniaz, unibertsitatean txineraz eta ingelesez......beraz, nire buruarekin euskaraz hitz egiteko beharra sentitzen nuen. Horregatik hasi nintzen euskarazko poemak idazten, neure barruko ahotsa gertu sentitzeko, eta euskara mantentzeko. Bestalde, Txinan eta neure barnean gertatzen ari ziren aldaketak dokumentatzeko idatzi nituen haikuak.  (klik egin-ver más)
Felix Ibargutxi, El Diario Vasco-n

No hay comentarios:

Publicar un comentario