Páginas

viernes, 5 de mayo de 2017

ITZIAR ITUÑO, JOMUGAN

Baionako armagabetze ekitaldia zela eta, argi esan zuen Zoido Espainiako barne ministroak, “armagabetze ideologikoa” zela hurrengo pausua. ETAz mintzo ei zen, baina bistan da euskalduna zuela jomugan, euskalduntasun usaina duen oro. Beste hark ere, Wert Kultura ministroak, aspaldi aipatu zuen hezkuntzatik eragin beharra, “haurrak espainol bihur daitezan”.
Bide horretatik, Itziar Ituño hartu dute jomugan orain. Antzezle bizkaitarrak sekulako oldarraldia jasan behar izan du, estreinatzear den Antena 3 kateko telesail berri batean parte hartzen duela-eta –ojokuidau, polizia baten papera jokatzen du bertan, inspectora Murillo!-. Sare sozialetan, #BoicotLaCasaDePapel eskatu dute askok, sutan jarrita. Zer eta aktoreak SARErekin bat egin zuelako presoen hurbilketa eskatzerakoan, edo, zenbait komunikabidek argi adierazi dutenez, “por la simpatía de la actriz hacia el mundo abertzale”.
Momentuz ez da ezagutzen Atresmedia ekoiztetxeak boikot eskaerari erantzunik eman ote dion -babes mezu asko bai eragin ditu, euskal herritarren aldetik batez ere-, baina bistan da jokabide zantar hauen helburua; lasterrera, aktore euskaldunek uko egin diezaiotela beraien iritziak publikoan agertarazteari, lan aukerak ez galtzearren, ez badute derrigorrean Euskal Herrian lan egitera mugatu nahi. Espainiar ekoiztetxeek bederen, beraien ikus-entzunezkoak kaltetuak izan ez daitezen, euskal antzezleak kontratatzeari muzin egingo diote aurki, `badaezpada ere´. Horixe dugu susmoa, eta nahiago genuke okertuko bagina.
Loiola Aretxabaleta, zuzeu.eus

1 comentario:

  1. otra prueba más de que en este Estado llamado España el etarra más malvado es mejor persona que el más insignificante franquista

    ResponderEliminar