Burgeskume gazte haiek, sorbalda-babesaz sehaskatik hornituak, abentura iraultzaileetan engaiatu ziren halako bizi-bidaia iniziatiko bati ekinen baliote bezala, jakinda, ongi jakin ere, beranduegi gabe aitaren etxera itzultzeko aukera izanen zutela. Eskertzeko, agian, bidaia hartan egin zuten hainbat ekarpen, eta eskergarri izaten jarraitu zuketen etxera itzuli arren isilik geratu izanez gero. Horixe, bertzeak bertze, F. Gonzalezen kasua, Ameriketak eta guzti eginda, are, Márquez ez ezik, markes eginda, etxeratuta gainera. A. Guerrak, kuartel giroan eta maila apalagoan jaio arren, aukera izan zuen lehenaren bidaide arrakastatsua bihurtzeko, eta ez zuen hura galdu. (klik egin-ver más)
Bixente Serrano Izko, Diario de Noticias-en
No hay comentarios:
Publicar un comentario