Páginas

viernes, 23 de junio de 2017

GUARDIA ZIBILA ALTZATEKO FESTETAN AGERTU IZANA SALATU DU BERAKO UDALAK

Guardia Zibilak Altzateko bestetan larunbat arratsean izan zuen jarrera salatuz EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu zuen Berako udalak ekainaren 14ko batzarrean, aldeko 9 botorekin (EH Bilduko 6 eta Herrirako taldeko 3) eta 2 abstentziorekin (Herrirako 1 eta UPNko zinegotzia). 
Hain zuzen, UPNko zinegotziak aipatu zuen "gero eta ziurtasun gehiago izan hobe dela". Herrirako taldeko zinegotzi batek erantzun zion bera momentu horretan Altzateko kontzertuan zegoela eta "ez zela sentitu ziur, ez dela normala 4 guardia zibil sartzea jendearen artean egin zuten moduan".Mozioak salatzen du Guardia Zibilak ekainaren 10eko larunbat gauean Guardia Zibilak erakutsitako jarrera, "inolako beharrik gabe, gauerdian, jendea bestan zegoela haien artetik ibili ziren uniforme eta guzti, arrisku egoera larria sortuz. Ez dugu horrelakorik berriz errepikatzerik nahi". Aldi berean, Espainiako Polizia Nazionalaren, Guardia Zibilaren eta Armadaren errepliege osoa aldarrikatu du Udalak.
ARGIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario