Páginas

viernes, 18 de agosto de 2017

BARTZELONA, GERRA GUREAN

Samina, elkartasuna, dolua eta protestaren unea da Estatu Islamikoaren erasoaren ondoren barreiatzen diren lehen sentimenduak, logikoa denez. Gutariko edonor izan zitekeen atzo Bartzelonako Rambletan edo Cambrilsen, bertako euskaldunen lekukotza zuzenek erakutsi diguten moduan. Kataluniako beste leku asko moduan, gure bisita turistikoen leku preziatuak dira erasoa jasan dutenak.
Eta izan zitekeen baita ere Iruñeko Sanferminetan, ibilgailuen aurkako oztopoak bederen jarri ziren jaiguneko hainbat sarreratan. Egia esan, izan daiteke edozein gune ospetsu eta jendetsutan. Baina, jakina, “otso bakartiez” hitz egiten bada ere, gisa honetako atentatu gehienek atzean bere logistika dute. Gerra erasoak dira egiten dituztenentzat, eta gerra guztiek beren antolaketa dute, berau handiagoa edo txikiagoa iz
an.  (klik egin-ver más)

Xabier Letona, ARGIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario