Aldaketa nabarmenik izan bada, euskararen arloan izan da. Egun, Donostiaren ostean, Gasteiz da Euskal Herriko hiribururik euskaldunena, erabilerari dagokionez.
A. Martinez de Luna: Jendeari esaten diozunean, ez du sinesten. Umea nintzela, euskaraz baten bat entzutean buelta ematen nuen begiratzera ea zein zen, harrituta. Egun, aldiz, edozein tokitan entzun dezakezu jendea euskaraz.
M. Kortabarria: Nabari da gure hartzaileak gero eta euskaldunagoak direla. Euskarazko saioak gero eta ezagunagoak dira. Suelta la Olla erdarazko magazineak nagusi izaten jarraitzen du, baina Araba Hizpide euskarazko magazinea gero eta indar handiagoa hartzen ari da.
I. Goikolea: Irratia sortu zenean erdara hutsean zen, eta egun Hala Bediko saioen erdia euskaraz da. Irrati barruan ere, gero eta euskara gehiago entzuten da. Euskaraz eta gaztelaniaz gain, arabieraz, ingelesez eta galegoz ere saioak dauzkagu.
M. Kortabarria: Gasteizko euskalduntze prozesuaren erakusgarri da Hala Bedi Bi. Euskara hutsezko irrati bat behar zen Araban. Oso apustu ausarta izan zen. Hala Bedi Bi ez da lehen katearen mailara heldu, baina, hala jarraituz gero, noizbait irits daiteke. Kontua da Hala Bedi Bateko programazioaren zati garrantzitsua euskaraz denez, euskaldunek ez dute zertan Hala Bedi Bira jo euskara entzuteko. Iritzi ezberdinak daude bi kateen arteko harremanari buruz. (klik egin-ver más)
Axier Lopez, ARGIAn
No hay comentarios:
Publicar un comentario