Otsailaren hemezortzian, mundu osoko 80 emakume zientzialari Antartikara joanen dira. Haien artean izanen da Uxua Lopez Flamarike ingeniari tafallarra. Lopezek haize errotekin egiten du lan, eta dagoeneko munduko bost kontinenteetan izan da.
Ingeniari tafallarrak azaldu duenez, espedizioak bi xede ditu: aukera berdintasuna aldarrikatzea eta aldaketa klimatikoaren aurka egitea. “Emakume zientzialariek askoz aukera gutxiago daukagu, soldatarik onenak eta lanposturik interesgarrienak gizonezkoentzat direlako”, salatu du. Azaldu duenez, Antartikara doaz “han kutsadura oso baxua delako eta hala aldaketa klimatikoaren ondorioak oso ongi ikusten direlako".
Euskalerria Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario