Baionako Poterne parkeko zelaiak inoiz baino biziago zeuden atzo arratsaldean. Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ikastoletako 3.770 haur bertaratu ziren azken asteetan egin dituzten danborrak astindu eta Frantziako Hezkuntza Ministerioari mezu argia igortzeko: «Kasu, ikastolak kexu!».
Izan ere, lehen mailan, kolegioan eta lizeoan 230 ikasle gehiago izango diren arren, Hezkuntza Ministerioak ez dizkie dagozkien irakasleak ematen. Martxo hasieran ez zutela irakaslerik izango esan zien errektoretzak, baina apirilean lau postu eskaintzeko prest zegoela adierazi zuten. «Nortaz futitzen dira? 25 lanpostu behar ditugu, ez daitezen 40tik gora ikasle izan geletan, eta elbarritasun bat duten haurrek baldintza duinetan ikas dezaten», azaldu zuen Paxkal Indo Seaskako lehendakariak.
Haritz Larrañaga, GARAn
No hay comentarios:
Publicar un comentario