Páginas

lunes, 14 de mayo de 2018

TAFALLAK XIII. EUSKARAREN EGUNA OSPATUKO DU MAIATZAREN 19AN

Tafallako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan hurrengo maiatzaren 19an ospatuko den  XIII. Euskararen Eguna aurkeztu da. Egitarau interesgarria duen giro oneko eguna izango da hau: dianak, dantza taldeak, erraldoiak eta kontzertuak egongo dira, besteak beste. Ekitaldi nagusia 13:00etan ospatuko da Nafarroako Enparantzan eta bertan Fagor Ederlan Tafalla fabrika omenduko da, bere euskararen normalizazio planagatik.

Aurten, urtero bezala, bazkari herrikoia ere izango da eta Arkakusoen Enparantzan kokatuko da, paella menuaren plater nagusia izanik. Menua aukeratzeko orduan haragirik gabeko paella, arraina eta haragia daramatzan paella (18€) eta umeentzako paellaren (9€) artean aukeratu ahal izango da. Izena emateko Tafalla Kulturgunean egin daiteke edo web horri honetan, ekimen kulturalekin egin daitekeen antzera,  ahalbidetu den estekaren bidez. Epea maiatzaren 14ean amaituko da 21:00etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario