Páginas

lunes, 11 de junio de 2018

BEHATOKI BERRIA EL JUNCALEKO URMAELEAN

Tafallako Udalak taula informatibo bat ipini du Juncaleko urmaelean. Behatoki berrian ipinita dago eta bertatik urmael honetan dauden fauna eta flora antzeman daitezke. Tafallatik kilometro gutxira dagoen leku zoragarria da hau, patsadaz ibiltzeko primeran datorrena. Hona iristeko Mirandako karreteratik egin daiteke, eta bertatik, iada itxita dagoen Romerales zabortegirako bidea hartu behar da. Seinale batek bere kokapena argitzen du, eta hemendik 500 edo 600 metro inguruko paseoa dago bertaraino. Bere ezaugarri eta kokapenarengatik, Pedro Leralta Zinegotziareb hitzetan, “berebiziko balioa duen altxorra da eta behatoki honek beharrezkoa duen garrantzia ematen dio".
Esan beharra dago Juncaleko Urmaela 2016tik Kotserbazio Leku Berezia bezala katalogatuta dagoela, Nafarroako fauna eta flora, zein bere aniztasun biologikoaren erakusgarri delako. Gainera, “2000 Sare Naturala”-ren parte da, espezieen eta hauen ingurunearen biziraupenerako sortua. Gaur egun, Europar Batasunak bere eremu naturala kontserbatzeko duen modu eraginkorrena da hau.
Zehazki, Juncaleko Urmaelak 60,49 hektarea hartzen ditu. Bertan bizi diren espezieen artean bereizgarriak dira koartza erreala, ahate erreala, zertzeta arrunta, oilo arrunta, txilinporta txikia, uroilanda europearra, zingira-mirotza eta mirotz zuria.
Behatokian taula informatiboaz gain seinaleztapen ezberdinak daude, baita material birziklatuekin egindako mahai eta bankuak. Elementu guzti hauek 1200€ inguruko balioa izan dute.
Pedro Leralta zinegotziak aurreratu du iaz Balgorran egin zen moduan, Udaletxeak mendebaldeko eremutik ibilbide bat osatuko duela, Beratxa eta Romerales artean, hurrengo udazkenean gauzatuko dena. Instalazio hau iblbide horren barnean geratuko da.
tafalla.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario