Páginas

martes, 24 de julio de 2018

LARRUNGO TONTORREAN PROIEKTU HILGARRI BAT BURUTZEKO ASMOTAN

Kezka handi bat dugu Lapurdin. Departamenduko buruzagitzak Larrun mendi kaskoan eraiko gogo duen alimalkeria, munstrokeria, mendi horrentzat hilgarria. Hautetsi handi horiek zer dute buruan? Zentzu guzia galdua ote dute? Atzoko garapen astunaren karikatura bat sartu nahi digute hor, kapitalismo basatienaren Troiako zaldi eroa bezala, natura bortxatuz itsuski.

Agian agian, jaikiko dira egiazko lapurditarrak, egiazko euskaldunak, xede horren ehorzteko!

Jean Louis Davant, (zuzeu.eus)

No hay comentarios:

Publicar un comentario