Páginas

viernes, 13 de julio de 2018

SANFERMIÑETAKO AZKEN EGUNEAN, ALTSASUKO GAZTEEN ALDEKO KONTZENTRAZIOA BIHAR IRUÑEAN

Altsasuko gazteen auzian justizia eskatzeko kontzentrazioa deitu dute auzipetutakoen gurasoek biharko. Egurdiko 13:00etan egingo da, Iruñeko Gaztelu plazan.Iruñeko San Fermin bestetan presentzia handia duen gaia izan da Altsasuko gazteen auzia. Pasa den uztailaren 6an Altsasuko gazteen gurasoek bota zuten Herri Sanferminak guneko txupina. Gurasoek auzia hasi zenetik jaso duten elkartasuna eskertu zuten eta gogorarazi zuten Altsasuko hiru gaztek —Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanzek—  kartzelan 600 egun baino gehiago daramatzatela. Auzian epaitutako bertze lau aldiz —Jon Ander Cob, Iñaki Abad, Julen Goikoetxea eta Aratz Urrizola— ekainetik espetxean direla oroitarazi zuten.
Uztailaren 3an, Nafarroako Parlamentuak eskatu zuen Altsasuko gazteak Iruñeko kartzerala ekartzeko.
BERRIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario