Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik Nafarroako ekonomiaren goranzko bilakaera berretsi du gaur goizean, izan ere, bigarren hiruhilekoko Barne Produktu Gordinak (BPGd) urteko lehen hiru hilabeteetan izandako % 1,0ko hazkundea mantendu eta hiruhileko hazkundeari eutsi dio. Horrela, BPGd-a % 3,4 igo da urtetik urtera.
Ayerdiren hitzetan, hiruhileko igoera honek “aurreikuspen guztiak gainditzen ari den jardueraren igoera arras nabarmena” islatzen du, eta gogoratu duenez, “2006ra jo behar dugu hiruhileko bilakaera hau duten ondoz ondoko bi hiruhileko aurkitzeko, izan ere, urte hartan, Nafarroako ekonomia % 3,9 hazi zen”. Estatuaren aldean, Foru Komunitateko ekonomia % 0,3 gehiago hazi da hiruhileko honetan. “Datu honek oso-osorik berresten du aspaldi honetan egiaztatzen ari ginena, azken epealdietan Nafarroaren profila dinamikoagoa dela eta hazkundearen erritmoa bizkortu dela, Estatuan gertaturiko nolabaiteko desazelerazioaren aldean”, gaineratu du Ayerdi lehendakariordeak. (klik egin-ver más)
Euskalerria Irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario