Páginas

sábado, 20 de octubre de 2018

40.000 LAGUN BILDU DIRA DONOSTIAKO KALEETAN, PRESOEN ESKUBIDEEN ALDE

40.000 pertsonek hartu dute parte gaur arratsaldean Donostian, presoen eskubideen alde egin den manifestazioan. 17:15ak jota zirenean hasi da Orain Presoak dinamikak deitutako manifestazioa Antiguo auzoko tuneletik. Pankartaren ordez, Miramar Jauregitik jaitsi duten oihal handiaren atzetik joan dira milaka lagun, goizetik antolatzaileek iragarri duten moduan: "Euskal Herrian inoiz egin den manifestazio anitzena izango da".
Euskal Herriko puntu ugaritatik 85 autobus baino gehiago iritsi dira, espetxe politikan oinarrizko lau aldaketa eskatu dituen manifestazioan parte hartzeko: Urruntze politikarekin amaitzea, larri gaixo diren presoak etxeratzea, gradu aldaketak ahalbidetzea eta zigorren metaketa gauzatzea.
Isiltasunean garatu da manifestazioa, baina tarteka "euskal presoak etxera" eta "presoak kalera, amnistia osoa" oihuak entzun dira. Antiguo auzoko tuneletik abiatu, eta Kontxatik pasatuz, Donostiako inguru hori jendez gainezka egon da ibilbide osoan, Boulevardera iritsi arte. Manifestazioa zuzenean eman du Sare herritarrak bere sare sozialen bidez.
eitb.eus

No hay comentarios:

Publicar un comentario