Iritsi da Zarrakazteluko HAZI elkartekoek hain adore biziz prestatu duten erronkaren ordua. Ongi bideratutako egitasmo gehienen antzera, arrakastaz eta alaitasunez gauzatuko da Euskararen Eguna Bardeetako bazter honetan. Aurrerantzean bi urtetik behin eta urte bikoitietan egiten ahalagintzeko konpromezuarekin.
Musika maite duen herria izaki Zarrakaztelu eta musikak emango dio hasiera festari, nola ez, ba, Altobarrio Band txarangaren eskutik. Baita amaiera ere Betania eta Trkiteens taldeekin. Euskara ez da inondik inora arrotza gure herrian, usteak uste, eta gaur antzemango da berriz ere. Ongi etorri Zarrakaztelura!!!!!!!