Páginas

domingo, 24 de febrero de 2019

NAVARPLUMA: 22 EGUNEKO GREBA DUINTASUNA ALDARRIKATUZ

Esplotazioa eta prekarietatea salatzen ari dira. Navarplumak 400 euroko murrizketa aplikatu die langileei hilabeteko eta zortzi urte daramatzate soldata igoerarik gabe. Hamabost egun jarraian ari dira lanean eta soldata 1.000 eurotara iristen zaie, ozta-ozta. 
Navarpluma enpresako langileek 22 egun daramatzate greban. Esplotazioa eta prekarietatea salatzen ari dira. Arazuri-Orkoienen kokatua dago lantokia eta 38 langile ari dira beharrean, gehienak atzerritarrak. Eta beste behin, zergatik nabarmentzen dugu atzerritarrak direla? Bada, askotan gertatzen den bezala kasu honetan ere, atzerritarrak izanda are lan baldintza kaxkarragoak pairatzen dituztelako. Gaur ere protesta egin dute kalean. 
Negoziaziorako zirrikitua ikusten ari dira baina oraindik ere protestan eta greban segitzeko beharra ikusten dute
Navarplumak 400 euroko murrizketa aplikatu die langileei hilabeteko eta zortzi urte daramatzate soldata igoerarik gabe. Hamabost egun jarraian ari dira lanean eta soldata 1.000 eurotara iristen zaie, ozta-ozta.  ELA sindikatuak salatu du gainera milioi bat eta hirurehun mila euroko irabaziak izan dituela enpresak. Eta ohartarazi dute Nafarroako Gobernutik, Sodenatik diru-publikoa jaso izan duela.
Euskalerria Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario