Páginas

martes, 2 de julio de 2019

EMAKUME PILOTARIEN ELKARTEA SORTU DUTE

Hainbat modalitatetako 80 pilotari baino gehiago barnebiltzen ditu elkarteak, eta haien helburu nagusia emakumeen pilota bultzatzea, egituratzea eta arautzea da. Azkoitiko Oteiza pilotalekuan egin dute aurkezpena larunbatean.
Printzipioz pilotari eta pala-jokalariak dira elkartea sortu duten 80 kirolariak, baina ahal bezain laster zesta-jokalariak eta beste modalitateetako pilotariak hurbiltzea nahi dute. Horrez gain, emakumezkoen pilotaren maila guztiak hartu nahi dituzte, hasiberrietatik maila profesionaleko jokalarietara, pilotaren munduan murgiltzeko eta teknifikazioa bermatzeko asmoz. Hala, emakumezkoen pilota esparru “duin eta justuagoa” izatea nahi dute.
Azken lau urteetan emakumeen pilotak loraldia bizi duela adierazi dute, eta hari horri jarraitzeko EPE Emakume Pilotarien Elkartea sortzea erabaki zuten. Euskal Herriko pilota federazioen eta Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Emakunderen laguntza eskertu dute, baita Azkoitiko Udalaren eta Avento kirol aholkularitza bulegoarena ere.
“Zeresan handia dugu, baina esateko aukera gutxi. Emakume pilotariok kantxetan protagonistak izan arren, ikuskizunaren parte baino ez gara” adierazi dute Patri Espinar eta Maider Mendizabal elkarteko kideek prentsaurrekoan, emakumeen jarduna “jokora soilik” murrizten dela gehituz. Hala, gaur egun emakumezkoen pilotak duen egituraketa ahulari aurre egin nahi diote elkargo sendo bat sortuz, Euskal Herrian pilotan ibiltzen den eta ibili nahi duen oro lagunduz.
Iñaut González de Matauko, ARGIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario