Páginas

domingo, 19 de enero de 2020

GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO 304 AKTIBISTA ERAIL ZITUZTEN 2019AN

Munduko 31 herrialdetan hil zituzten kausa kolektibotan engaiatutako kideak. Txostenaren arabera, eraildakoen %85ak aurrez mehatxuak jaso zituen modu pertsonalean edo kolektibo bateko kide gisa. Hildakoen %40a borrokan ari ziren lurraren, ingurumenaren edo jatorrizko herrien alde. Kolonbia da zerrenda beltzean buru, 106 hildakorekin.
Hemen ikus daiteke txosten osoa(ingelesez). Front Line Defenders erakundeak webgunean, adierazi du 2019an kalean dimentsio handiko mobilizazioak izan direla, eta gobernantza eredua aldatzea eskatu dutela hauek. Protestarako kausak anitzak izanik ere, asko izan dira desberdintasun ekonomikoak salatzearen ingurukoak, baita ustelkeriaren aurkakoak eta eskubide zibil eta politikoen defentsan egindakoak. Txostenak jaso du estatuetako indar armatuek modu hilkorrean erantzun dutela askotan, sistema demokratiko eta autoritarioagoetako agintarien eliteak presioa sentitu dutenean.
Estitxu Eizagirre, ARGIAn

No hay comentarios:

Publicar un comentario